PBLa : Arrakasta ikasketari begira eta motibazioari begira ere (Jabi Luengo)

i-love-pbl-original-web   Teknologiak metodologiaren esanetara egon beharko luketela behin eta berriro entzuten ari gara: jardunalditan, sare sozialetan, klaustrotan…

Eta egia da, egi borobila. Aldaketa, metodologikoa da ez teknologikoa. Teknologia hor egon daiteke, askotan laguntzeko, batzutan oztopatzeko beti erreminta bezala, bidelagun, medioa, inoiz ez helburu.

Metodologi berritzaile asko dago eta denek dute bere jarraitzaile, sermoilari eta pulpituak. Nik beti praktikotasunari begiratu diot eta gauzak egiten ikasten direla pentsatu ohi dut. Horregatik metodologien artean PBLa izan da nire kuttuna: errealitatetik eta ikasleen gertuko eremutik abiatzen diren proiektuek arrakastarako boleto asko izango dituzte. Eta arrakasta ikasketari begira eta motibazioari begira ere.

Atzo bukatu genuen RTIC ikastaroko blokean PBL metodologia (Project Based Learning) landu degu, zein dira bere oinarriak, zatiak… eta non argitaratu. Argitaratzeko milaka plataforma digital ezberdinak ditugu, LMSak (Moodle), blog kudeatzaileak (Blogger), Sare sozialak (Facebook), App-ak… Bien artean, metodologia eta plataforma digitalen artean bikote mundiala sor daiteke, eta sortu ditugu, ikastaroko azkeneko zatia taldeka PBL bat sortu eta argitu baitugu. Praktika honen helburua gelan aplikatzeko PBL erabilgarria sortzea zen, honelako ikastaroetan gelarako gauza praktikoak egitea askozaz baliagarriagoa baita.

Ohorea izan da Kristau Eskolako Moodle plataformako lau pareten artean PBLak asmatzen jardun diren 20 super-irakasleak ezagutzea:

  •      egin duten lanagatik, lan egunetan asteburutan…
  •      eta batez ere RTIC ikastaroan parte hartzean beraien profesionaltasuna erakutsi dutelako, hobetu nahi dutelako, bere klase eta ikastetxeen kalitatea handitu nahi dutelako.

Gora zuek!

Compartir en:

Comentarios 1

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *