Salesianos Donostia

Biraka

Matematikako arloan aurrera eramaten dugun proiektua da, Flipped Classroom metodologian oinarritua.

Zer da Flipped Classroom?

Edukiak azaldu, ikasi eta trebatzearen ikuspuntua guztiz aldatzen duen metodologia da. Irakaslearen papera guztiz aldatzen da eta gidari bihurtzen da; ikasle bakoitzaren onena ateraz.

Ikasleek irakasleek agindatutako bideoen bidez kontzeptuak eta teoria lantzen dituzte etxean. Gelditu edota behin baino gehiagotan ikusteko aukera izango dute, bakoitzak bere beharren arabera. Hortik aurrera, gelan bestelako jarduerak egiteko denbora izango dute; lanak, proiektuak, erronkak, …

Metodologiari buruz gehiago jakiteko ikusi hurrengo bideoa

Zergatik Flipped Classroom?

❏    Ikaslea bere ikaskuntzaren ardatz bihurtzen duelako
❏    Aniztasunaren trataera bermatzen duelako
❏    Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzen duelako
❏    Ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen duelako
❏    Askotariko adimenak lantzea errazten duelako
❏    IKTn erabilera eta gaitasun digitala trebatzeko aukera paregabea  ematen duelako
❏    Ikasleei kontzeptuen analisi sakonagoa garatzen eta maila kognitibo altuagoko jarduerak burutzen laguntzeko denbora ematen dielako.

Proiektuaren gakoak:

  • Bideoak prestatzeko momentuan, garrantzitsua da iraupena kontuan izatea. Laburrak eta zehatzak izan behar dute, ikasleen atentzioa mantentzeko.
  •  Bideoetan interakzioa sartzeko erreminta oso interesgarriak daude, edpuzzle adibidez. Horiekin, ikasleen arreta eta ulermenari lagunduko diogu.
  • Bideoei lotuta ariketa txiki, galdera edota hausnarketa laburra planteatzea oso lagungarria da. Alde batetik bideoa ikusi duten edo ez jakiteko, eta bestetik horien ulermena nolabait neurtzeko. Gelan jarduera horiek komentatu eta eztabaidatu behar dira lehen saioetan.
  • Software eta bestelako ekipamenduari dagokionez, aukera asko daude, hala nola SMART edo Camptasia Studiok eskeintzen duen pantaila kapturatzailea, mikrofonoa, webcam.
  • Edukiak eskura ipintzeko edo zabaltzeko egiturak prestatzea garrantzitsua da. Ikasle eta arloaren arabera erabakitzea komeni da. Moodle, Site eta Youtube dira ohikoenak.

salesianos_donostia