PBL 5.edizioan ere ikasten! by Jabi Luengo

 

Gezurra badirudi, Teknologian adituak eta IKT arduradunen ikaskuntza-prestakuntzatik (RTIC) 160 irakasle pasa dira: zalantzarik gabe arrakasta izugarria. 5 ediziotan Proiektu edo arazo bidezko ikaskuntza modulua dinamizatu det eta niretzako ohore bat izan da. Bertan aurkitutako profesionalengandik nik ere ikaragarri ikasi det: edizio guztietan PBL-ren inguruan foroetan hitz egin ondoren muinera iristen ginen, benetako PBL jarduera bat diseinatzera alegia.

Ezagutzen nauzuenok badakizue ez naizela teorietan arbolatik arbolara dabilen gizasemea. Askozaz erosoago sentitzen naiz gauzak diseinatzen eta eraikitzen. Eta hori da hain zuzen ere proposatzen dudana: PBL jarduera bat diseinatu irakasleek gero bere gelan, bere ikastetxean martxan jarri ahal izateko. Eta jarduera asko ikusi ditut, eta gehienak oso onak, mimoz sortuta, herri, ikastetxe, gela, taldeari egokituta, denok baitakigu gertua zaiguna, gure bizipenekin zerikusia daukana errazago itsasten da gure ikaskuntza prozesua.

Bizitza anitza da, bizitza ez da lineala. Bizitzan ez dugu janzten zientzilariaren mantala ordu batez eta ondoren hizkuntzalariaren betaurrekoak eta azkenik txandala horrela dagoelako idatzita gure egutegian. Errealitatea konplexuagoa da, bihurguneak ditu, zirrikituak eta gutxienez hiru dimentsio ditu.

Bizitzaren “errealitateak” elkar isolatzen baditugu “jakintzagaiak” bihurtzen ditugu eta ondorioz aspergarri eta teorikoak bilakatzen ditugu. Horrekin ez dut esan nahi ez dala teorizatu behar, kontzeptua ez da akabatu behar. Baina esperientzietatik ondorioztatzen bada ez da sekula ahazten.

Muxuk denontzako!

Jabi Luengo

Herrikide Ikastetxea

www.herrikide.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.